XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SALAKETAREN JAKINERAZPENA

Errepidezko garraio mekanikoei buruzko arloan egindako urratze baten zioz, Bar Oleaga enpresari, 200.000 pezetatako ekonomi isuna ezartzeko ireki zitzaion BI-3-0178-I-90. zehatze-espedientearen jakinerazpena, Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 80. artikuluko 1 eta 2.ean aurrikusitakoa, alegia, ezin egin izan da baina, interesatuak, isun horren aurka idatziz, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioen Zuzendaritza Nagusiari, argitarapen honen hurrengo hamabost (15) astegunen barruan, bere eskubideak defendatzeko, zuribide-plegua aurkatu ahal izango dio eta honako ediktu hau jendaurrera azaldu da, aipatutako Legezko testuaren 80.3. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Zehatze-espedientea Bilboko Udaletxeko iragarki oholean dago ikusgai, salatuari ezagutzen zaion azken egoitza baita.

Bilbon, 1990.eko urriaren 24ean.

- Garraioen Foru Diputatua, Martin Martinez Muñoz.